+

We would like to hear from you. Get in touch.

  • Beko Kale Bidea, 4 Bajo
  • 20160 Lasarte-Oria
  • Spain
+

Créditos Designed by Lidia Antón Developed by La Partícula Photography by Eztiphoto

Energia-eraginkortasuna eta iraunkortasuna hurbiltze holistiko bat eskatzen duten helburu konplexuak dira.

Lan eremuak

Energia

Energia-eskaera murritzeko eta bere eskaria baina energia gehiago sor dezaketen eraikinak diseinatzen lagun zaitzakegu, erabiltzaileen erosotasun maila altua bermatuz. Bero galera baxuko eta baldintza klimatiko desberdinen aurrean energia kontserbatzeko gai diren eraikinak lor ditzakegu.

Eraginkortasuna

Energetikoki eraginkorrak diren eraikinen diseinuan orientazioa, bolumena, itxiturak, leiho mota eta kokapena eta gainazal zeharargiak arretaz zehazten dira lekuko klima-baldintzetara egokituz. Hori abiapuntutzat harturik gaitasun handiko simulazio programak eta BIM tresna desberdinak erabiltzen ditugu zure erabakitze prozesua errazteko (haserako sketch-etatik zehaztutako proiektuetaraino). IES VE, Ecotect, REVIT, Climate Consultant, Solar Tool, Dialux,...

Ingurumena

Eraikin jasangarri eta ekologikoek karbono-lorratz baxua dute eta uraren eta baliabide naturalen erabilera optimizatzen dute. Eraikinaren bizi-ziklo osoa aztertzen dugu non ingurumen-inpaktua murrizten den eta osasun-baldintzak hobetzen.

Ingeniaritza

Kalitate handiko eraikinetan teknika berritzaileak eta teknologia egokiak integratuz energia-kontsumoa nabarmen murriztu daiteke. Haserako diseinu-faseetatik energia berriztagarriak integratzen lagun zaitzakegu emaitza egoki eta koherente bat lortzeko helburuz.

Zure behar espezifikoetara egokitzen gara eta soluziorik egokienak eskaintzen dizkizugu proiektu fase desberdinetan, nahiz eraikin berri zein berriztapenean.
Hau da gure metodoa.
  • 1

    Aurkitu

    Proiektuaren mugarriak elkarrekin aurkitzen ditugu jakintza partekatuz.

  • 2

    Diseinatu

    Diseinuak interakzio maila handia eskatzen du eta etengabeko feedback batean oinarritzen da.

  • 3

    Garatu

    Soluzioak ikuspegi holistiko baten emaitza dira, zeintzuk analisi zehatzean eta optimizazioan oinarritzen diren.

Berrikuntza
Diseinua
Eraikuntza
Analisia
Ikerketa